Espainiako administrazioak euskaraz kasu egiteko eskaria
GASTEIZ.Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen bulegoetan euskaraz kasu egin dezaten neurriak har ditzala eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako administrazioari. Alderdi guztiek babestu dute Aralarrek egindako proposamen hori, UPDk izan ezik. Herritarrek bi hizkuntza ofizialetan artatuak izateko duten eskubidea bermatu nahi dute horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu