Gizartea

Espainiako Armadako artzapezpikua izendatu dute Iruñeko artzapezpiku

Fernando Sebastianek erretiroa hartzen du eta Francisco Perez Gonzalez (Burgos, Espainia, 1947) aukeratu Eliza Katolikoaren hierarkiak haren ordezko.

2007ko uztailaren 31
18:48
Entzun
Fernando Sebastianek erretiroa hartzen duela eta, Francisco Perez Gonzalez izendatu dute haren ordez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain. Egun, Espainiako Armadako artzapezpikua eta Misio Lanen Espainiako zuzendaria.

Sebastianen agintealdiko azken hilabeteak eztabaidatsuak izan dira, maiatzaren 27ko hauteskundeen harira eskuin muturreko zenbait alderdi aukera zilegiak zirela adierazi baitzuen. Hori dela eta, Sebastian faxismoarekin lotzen zuen marrazki bat atera zuen Iruñeko Muthiko Alaiak peñak sanferminetako pankartan, eta ezbaida beroa piztu zen artzapezpikuak hura galaraztea eskatu ondoren.

Oro har, jarrera kontserbadoreak eta abertzaletasunaren kontrakoak izan dira Sebastianen jardunaren ezaugarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.