gertakaria

Espainiako Armadako sarjentu bat zauritu dute balaz Donostian

Espainiako Armadako sarjentu bat zauritu zuten bart, Donostiako Club Nautikoaren inguruan. Antza denez, diskotekako atezainekin eta Donostiako Udaltzaingoarekin izandako liskarrean hartu zituen tiroak, baina argitzeke dago nork bota zituen. Sarjentua "egoera larrian" dagoela jakinarazi du Osakidetzak, eta ebakuntza egiten ari zaizkiola. Bi bala zauri ditu: batek birika eta giltzurruna ukitu dizkio, eta besteak besaurrea.

2005eko martxoaren 11
12:25
Entzun
Espainiako Armadak jakinarazi duenez, sarjentua eta beste lau militar Donostiako Club Nautikoko diskotekan zeuden. Goizeko laurak aldean liskarra izan zuten diskotekako langileekin, Donostiako Udaltzaingoa bertaratu zen, eta tiroketa gertatu zen. Oraindik ez da jakin tiroak nork bota zituen.

Sarjentua Donostiako erietxera eraman dute, eta Osakidetzak jakinarazi duenez, larri dago. Bi bala zauri ditu: batek birika eta giltzurruna zauritu dizkio, eta besteak, besaurrea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.