Maniobra militarrak

Espainiako Armadako soldaduak Euskal Herrian

Espainiako Armada egunotan Euskal Herriko hainbat herritan maniobra militarrak egiten ari da. Gaur kamioi militarrak eta ehunka soldadu ikusi dituzte, besteak beste, Urola Kostako (Gipuzkoa) hainbat herritan eta Ondarroan (Bizkaia). Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere egiten ari dira ariketak.

2006ko irailaren 26a
17:08
Entzun
Urola Kostako Hitza-ko lankideek jaso dute maniobra militar horien berri. Fusilekin armatutako ehunka soldadu Azpeititik Zestoarako errepidearen bi aldeetara oinez topatu dituzte, eta Zestoara iritsi aurretik, Anardi inguruko zelaietan bazokekin praktikak egiten ere aritu dira soldaduak. Zumaian, Orroatik Askizurako bidea hartu dute soldaduek, eta Getarian, berriz, Gaztetape hondartzaren inguruan hainbat kamioi militar daude, bidean datozen soldaduen zain.

Elorrion ere ari dira maniobra horien burutzen. Lekuko batek BERRIA-ri jakinarazi dionez goizeko zazpietan Elorrioko Eroski supermerkatuaren parean 100 bat soldadu zebiltzan. "Denakmotxila, txapel eta metraileta edo fusilekin" zihoazela azaldu du lekukoak. Berriatua-Ondarroa (Bizkaia) errepidean ere ikusi dituzte Espainiako Armadako ehun bat soldadu (irudian horietako batzuk ageri dira).

Goizean Abadiño inguruan ere ibili dira ariketetan BERRIAk jakin ahal izan duenez. Inguru horietan, helikoptero pare bat ere ibili dira lekukoen arabera.

Euskal Herriako hainbat lekutan ari dira maniobra militar horiek egiten. Beste edonon Espainiako Armadako soldaduak ikusi badituzu, kontatu BERRIAri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.