euskal presoak

Espainiako Auzitegi Gorenak 17 urteko kartzela zigorra zuten hiru gazte absolbitu ditu

1998an Ertzaintzaren Zornotzako egoitza bat erasotu zutelakoan 17 urteko kartzela zigorra zuten hiru gazte absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. Jon Crespo, Andoni Beroiz eta Xabier Arriluzeari kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina orain zigor hori atzera bota du Gorenak, haiek zigortzeko nahiko froga ez dagoela iritzita. Kasu beragatik zigortuta dagoen Ugaitz Perezenzat, berriz, zigorra berretsi du.

2005eko otsailaren 25a
16:36
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak 17 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zien Jon Crespo , Andoni Beroiz, Xabier Arriluzeari eta Ugaitz Perezi, 1998an Ertzaintzaren Zornotzako egoitzari eraso egin ziotelakoan. Orain, Espainiako Auzitegi Gorenak Crespo, Beroiz eta Arriluzea absolbitzea erabaki du, eta Ugaitz Perezen zigorra, berriz berretsi.

Espainiako Auzitegi Gorenak dio, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren sententzia gaizki idatzita zegoen, eta han hiru lehenak zigortu egiten baziren ere, ez dagoela horretarako arrazoi nahikorik. Horregatik, absolbitu egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.