Itoizko urtegia

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Itoizko urtegia guztiz betetzearen kontrako helegiteak

Itoizko urtegia proiektuan aurreikusitako mailaraino betetzearen aurka Longidako Udalak eta Itoizko Koordinakundeak aurkeztutako helegiteak atzera bota ditu Espainiako Auzitegi Gorenak. Proiektua abiatu zenean indarrean zen legeak babestutako natur eremuak urpean geratzen zirelako aurkeztu zuten helegitea. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak aldatu egin zuen 1996an legedia, eta aldaketa horretan oinarrituta, atzera bota zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2002an helegite horiek. Erabaki hori berretsi du Gorenak. Itoizko Koordinakundeak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkeztuko duela iragarri du.

2005eko ekainaren 29a
19:23
Entzun
Aurretik, 1997an, urtegia ezin zela guztiz bete ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak; hau da, Longidako Udalari eta Itoizko Koordinakundeari arrazoia emanez, babestutako natur eremuak ezin zirela urpean hartu erabaki zuen.

2002an, ordea, epai hori legez ezin zela bete ebatzi zuen Auzitegi Nazionalak: 1996ko Nafarroako Natur Eremuen Foru Legea aintzatetsi zuen, hau da, eremu horiei babesa kentzen ziena.

Erabaki horren aurka helegitea aurkeztu zuten Longidako Udalak eta Itoizko Koordinakundeak, baina, orain, Gorenak atzera bota ditu argudio horiek.

Itoizko Koordinakundeak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.