Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Desadostasun Aretoa zela-eta Atutxak, Knörrek eta Bilbaok aurkeztutako helegitea

Espainiako Fiskaltzak Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide Juan Mari Atutxaren (EAJ) , Gorka Knörren (EA) eta Kontxi Bilbaoren (EB-IU) aurka aurkeztutako kereila aintzat hartu edo ez erabaki behar zuen EAEko Auzitegi Nagusiko Desadostasun Aretoaren inguruan CGJP Espainiako Botere Judizialeko Kontseiluak hartutako erabakia babestu du Auzitegi Gorenak. Horrenbestez, Atutxak, Knörrek eta Bilbaok erabaki horren kontra aurkeztutako helegitea atzera bota du.

2003ko azaroaren 12a
17:53
Entzun
SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egin ziotelak aurkeztu zuen Fiskaltzak Atutxaren, Knörren eta Bilbaoren aurkako kereila. EAEko Auzitegi Nagusian Desadostasun Areto bat eratu behar izan zuten salaketa aintzat hartu edo ez erabakitzeko, sala arrunteko tribunalean berdinketa gertatu baitzen aintzat hartzearen aldekoen eta kontrakoen artean.

Manuel Maria Zorrillak eratu zuen Desadostasun Aretoa, baina tribunal haren osaera gustuko ez zuenez, haren aurka jo zuen CGPJk.Aurreneko Desadostasun Sala desegitea eta beste bat izendatzea erabaki zuen CGPJk.

Atutxak, Knörrek eta Bilbaoko helegitea aurkeztu zuten CGPJren erabaki horren aurka, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ez du kontuan hartu; aitzitik, Espainiako Botere Judizialaren erabakia babestu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.