Auzitegiak

Espainiako Auzitegi Gorenak bi lagun zigortu ditu PSEko zinegotzi bati mehatxu egitea egotzita

Bizkaiko Auzitegiak absolbitu egin zituen Niko Moreno, Josu Herrero eta Rita Ugariza, baina fiskaltzak jarritako helegitearen ondoren, Gorenak zigortu egin ditu azken biak. Torturari buruz Elorrion egin zuten pleno batean Mari Camen Muñoz PSEko zinegotziari mehatxu egitea leporatzen diete.

2016ko maiatzaren 27a
17:37
Entzun

Josu Herrerori 2.480 euroko isuna jarri dio Espainiako Auzitegi Gorenak Mari Carmen Muñoz PSE-EEko zinegotziari irainak egitea egotzita. Rita Ugarizari, berriz, zortzi hilabeteko espetxe zigorra jarri dio, pertsona berberari mehatxuak egitea leporatuta.

Bi horien eta Niko Moreno Elorriko alkate ohiaren kontrako auzian, hirurak absolbitu zituen Bizkaiko Auzitegiak. Fiskala ez zen konforme geratu epaiarekin, eta errekurtsoa jarri zuen. Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaian Morenoren absoluzioa bakarrik berretsi du, eta gainerako biak zigortu egin ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.