Espainiako Auzitegi Gorenak bikoteen arteko banatze kasuetan zaintza partekatuari lehentasuna emango dion jurisprudentzia ezarr du. Gorenak aita baten kasazio errekurtsoa onartu du, eta zaintza partekatuari lehentasuna ematea erabaki du.
Bikoteak adingabeko bi haur zituen, eta hasiera batean, Santandergo auzitegiak umeen zaintza amari zegokiola erabaki zuen. Aurreneko aldia da Espainiako Auzitegi Gorenak zaintza partekatuaren aldeko irizpidea jarraitzen duena. Epaileek adierazi dutenez, "zaintza partekatua ez da ohiz kanpoko neurria, baizik eta alderantziz". "Gauza arrunta izan beharko luke, desiragarria, gainera”, argitu dute. Era berean, erabaki horrekin seme-alabek guraso biekin elkartzeko duten eskubidea babesten dela azaldu dute, baita “krisi garaian ere”.