Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia txalotu dute gotzainek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
«Gurasoek badute eskubidea beren seme-alabek eskolan Erlijioa jaso dezaten». Hori nabarmendu dute Bilboko, Donostiako eta Gasteizko gotzainek, bai eta Kristau Eskolak ere. Ondorioz, txalotu egin dute Espainiako Auzitegi Gorenak hartu berri duen erabakia. Epaileek, gotzainek aurkeztutako helegite baten harira, bertan behera utzi dute Eusko Jaurlaritzak Batxilergoko curriculumean egindako aldaketa. Haren ondorioz, Erlijioaren ordezko ikasgairik ez zuten ikasleek.

Aldaketa horrek «hutsaren hurrengotzat» jotzen zuen erlijioa eskoletan, gotzainek nabarmendu dutenez. Eusko Jaurlaritzari eskatu diote ahalik eta azkarrena egin ditzala legea betetzeko moldaketak, datorren ikasturteari begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.