Espainiako Auzitegi Gorenak aurretik ezarritako doktrina berretsi du Auzitegi Konstituzionalak eta beraz, presoek Frantzian betetako espetxe zigorrak ez dira kontuan hartuko Espainian bete beharreko zigor urteetatik kentzeko.
Erabakia hartzerako orduan, Auzitegi Konstituzionalean barne zatiketa egon da, Efe berri agentziaren arabera; zigorrak kontuan hartzearen alde bozkatu dute lauk, eta zazpik aurka.
Aurrera begira, konstituzionalak emandako epaia hartuko da kontuan Espainian zigor urteak zenbatzerakoan.
Kepa Pikabea euskal presoaren egoeraren harira hartu du erabakia. Gauzak horrela, presoa kartzelatik ateratzea atzeratu egingo da. Erabakiak Alberto Plazaolarengan, Pakito Mujikarengan, Santiago Arrospiderengan eta Rafa Cariderengan ere izango du eragina. Frantziako zigorrak aintzat hartzeko aginduta, kalera atera ziren, baina Gorenaren erabakiaren kartzelara itzuli behar izan zuten.
Ikerketa Europan
Espainiak ez dituela beste estatuetan betetako zigorrak kontuan hartzen salatu du Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak. Legedia ez betetzeagatik ikerketa hasi dute, Espainiari prozedura zigortzaile bat jarri ala ez erabakitzeko