'Mozal legea'

Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarri diote Mozal Legeari

PSOEk, Ezker Anitzak, UPDk eta Compromomis-Equok jarri diote salaketa Herritarren Segurtasunerako Legeari; EAJk, Geroa Baik eta Amaiurrek ez dute helegitea babestu, hauteskunde kutsua duela uste dutelako.

Oposizioko alderdiek Espainiako Auiztegi Konstituzionalean helegitea aurkeztu duten unea. CHEMA MOYA, EFE
2015eko maiatzaren 21a
13:39
Entzun

Espainiako Kongresuan oposizioan dauden alderdiek helegitea jarri dute gaur Auzitegi Konstituzionalean Mozal Legea delakoaren kontra. Arrazoitu dutenez, PPk bultzaturiko Herritarren Segurtasunerako Legeak eskubideak nabarmen murrizten ditu. "Manifestazio eskubidea, informazio eskubidea eta pertsonen duintasuna" kaltetzen dituen legea dela salatu du PSOEren eledun Antonio Hernandok. 

Mozal legearen kontra egin arren, EAJk, Geroa Baik eta Amaiurrek ez dute helegitea babestu. Hiru alderdiek hauteskunde kutsua hartu diote ekimenari. 

Amaiurrek nabarmendu du helegitea PSOErena dela: "Ez du oposizio guztiarekin partekatu bere testua, esaterako, Amaiurrekin". Beren ustez ez dauka sinesgarritasunik ekimenak: "Eskubide zibilen eta politikoen aurkako beste itun batzuk adostu baititu, jihadismoaren kontrako estatu ituna, esaterako".

EAJk ere arrazoi beretsuengatik ez du babestu helegitea: "PSOE joan den astean PPren eskutik joan da, Kongresuan egin behar zuten ETA-GALen biktimen arteko bileraren kontra". PSOEk bere jarrera ongi argitzen ez duen artean, EAJk esan du ez duela haien testurik sinatuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.