61 artikuluaren Sala berezia osatzen duten 16 magistratuen iduriko, Eusko Legebiltzarra ez da inolako momentutan babesik gabe gertatu. Hain zuzen ere, "lehen unetik" Legebiltzarrak SA desegiteko erabakiaren berri izan zuela argudiatu dute epaile horiek, eta, gainera, SA desegiteko egin den urrats bakoitzeko auzi horri buruzko komunikazioak jaso dituela Gasteizko Parlamentuak.
Gorenaren arabera, Batasunaren ilegalizazio prozesuan Eusko Legebiltzarrak esku hartzeko modua izan zuen alegazioak aurkeztuz, baina ez zuen egin. Beraz, orain ezin duela defenditzeko arazorik izan duenik argudiatu iritzi diote Goreneko epaileek.
Eusko Legebiltzarra / Espainiako Auzitegi Gorena
Espainiako Auzitegi Nagusiak ahobatez atzera bota du Eusko Legebiltzarrak aurkeztutako baliogabetze ekimena
Espainiako Auztegi Goreneko 61 artikuluko Sala bereziko 16 magistratuek ahobatez bota dute atzera Eusko Legebiltzarrak aurkeztutako baliogabetze ekimena. Aurretik, areto horretako epaileek Gasteizko Parlamentuak SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko eginez hartutako erabakiak baliogabetu zituen, eta horren ondorioz aurkeztu zuen Legebiltzarrak baliogabetze ekimena, Gorenaren erabakiaren aurrean "babesgabe" zegoela argudiatuz. Gasteizko Parlamentuaren eskaria ez du aintzat hartu Gorenak, eta aurreko erabakia berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu