Politika

Espainiako Auzitegi Nazionala ixteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Legez besteko proposamena onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak. EAJk, EAk, Ezker Abertzaleak eta Aralarrek onartu duten testuan, Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzea eta Espainiako "terrorismoaren aurkako legedia" bertan behera uztea eskatzen dute, besteak beste. EB abstenitu egin da, eta PPk eta PSOEk testuaren kontrako botoa eman dute.

2006ko abenduaren 1a
20:08
Entzun
Bost puntuko testua onartu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Haietako lehenegoan, Espainiako "terrorismoaren aurkako legedia" bertan behera uzteko eskatzen zaio Espainiako Gobernuari, eta "atxilotuen inkomunikazioa bertan behera uzteko". Bigarren puntuan, Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzea "exijitzen" dute. Tortura eta inkomunikazioa sufritu dituztenen kontrako prozesu judizial guztiak bertan behera eskatzen dute hirugarren puntuan.

Espainiako Gobernuari tortura erabilpena onartzeko eskatu diote laugarren puntuan, "praktika hau pairatu duten guztientzako ordain gisa". Eta azkenik, "giza eskubideen urraketen aurrean beste batzuetan eginiko adierazpenekin koherentea izanik, praktika hauek pairatu dituztenei elkartasuna adieraztea, eta zentzu horretan behar den laguntza guztia eskaintzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.