Politika

Espainiako Auzitegi Nazionalak Bilboko manifestazioaren inguruko informazioa eskatu du

Manifestazio amaieran EAE-ANVrekin erlazionatutako norbaitek hitz egingo duen jakin nahi du epaitegiak. Hori ez bada jakinarazten, manifestazioa legez kanpoko izenda lezake.

2008ko abuztuaren 21a
18:35
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailari idatzia igorri dio, ostiral honetan Bilbon izango den manifestazio amaieran norbaitek hitz egingo duen jakintera eman diezaion. Izan ere, manifestazio amaieran norbaitek hitz egingo balu, EAE-ANVrekin erlazionatuta dagoen jakin nahi du.

Manifestazioa deitu duen pertsonak ez du hitz egingo duenaren berri eman nahi izan Auzitegi Nazionalak adierazi duenaren arabera. Ondorioz, auzitegiaren iritziz, bihar Bilbon egingo den manifestazioa legez kanpokoa izan liteke.

Guztia argitzeko, Ertzaintzari manifestazioa deitu duenaren inguruko informazio eskatu dio Auzitegi Nazionalak. Biharkoak, EAE-ANVren jarduna bertan behera uzteko agindua urratzen duen ala ez jakin ahal izateko. Hala, deialdia legezkoa edota legez kanpokoa den zehaztuko du epaitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.