Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Arnaldo Otegi bermepean aske uzteko eskaera. Ihes egiteko arriskua dagoela esan dute, 2009ko urrian Ipar Euskal Herrian atzeman zutenean "herrialdetik ateratzeko debekua urratu" zuela argudiatuta.
Otegik bermepeko askatasuna eskatu zuen, Karmelo Landari eman ziotela argudiatuta, eta egoera berdinean zeudela oinarrituta. Auzitegiak, berriz, egoeren parekotasuna ezbaian jarri du, bere aburuz Otegik herrialdetik ateratzeko debeka urratu zuenetik "ihes egiteko arriskua" dagoela.
Bateragune auziaren erabakiaren zain dago.
Euskal Presoak
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du Otegi aske utziko, ihes egin dezakeelakoan
2009an "herrialdetik ateratzeko debekua urratu" zuela eta, ihes egin dezakeela esan dute epaileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu