Iñaki de Juana Algecirasko ospitalean dute, presoentzat bereziki egokitutako gune batean. Bestek beste, El Pais eta El Mundo egunkariek euren webguneetan zabaldu dutenez, Iñaki de Juana Madrilgo Doce de Octubre erietxera eraman dute dagoeneko.
Espetxe Erakundeek nabarmendu dutenez "ez da premiazko leku aldaketa bat izango". Antza denez, De Juanak bere "hobekuntza" normaltasunez jarraitu ahal izan dezan hartu dute Madrilgo erietxe batera eramateko erabakia.
Astelehenean egin zuen eskaera Fiskaltzak
Iñaki de Juana «ahal bezain azkar» ospitalez aldatzeko eskaera egin zuen astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, presoaren bizia laster «arrisku larrian» egon daitekeelakoan. Euskal presoak gose greban gaur 61 egun beteko ditu, eta, haren egoera dela eta, artatzeko baliabide bereziak dituen ospitale batera lekuz aldatzeko eskatu zuen Fiskaltzak aste hasieran. Eskaera ontzat eman zuen Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak, espetxeko mediku taldeak erietxez aldatzeari «egoki irizten badio».
De Juanaren egoeragatik kezkaturik Espetxe Erakundeek bidalitako idatziaren harira egin zuen eskaera Fiskaltzak, behin-behinean preso egonda De Juana ospitalez aldatzeko auzitegiaren baimena behar baitu erakundeak.
Algecirasko ospitalean dute De Juana, presoentzat bereziki egokitutako gune batean. Fiskaltzak, ordea, «ezinbestekotzat» jo zuen astelehenean euskal presoa artatzeko «baliabide bereziak» dituen eta espetxearena ez den ospitale batera aldatzea. Artatze egokia izatea beharrezkotzat dauka fiskalak, txostenean zioenez, hilaren 27an haren aurkako epaiketan izango dela bermatzeko. Mediku txostenak oinarri hartu zituen Fiskaltzak De Juanak egungo egoeran «bizia luze gabe arrisku larrian» izan dezakeela esateko.
Astelehenean bertan, Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak probidentzia bidez baimendu zuen ospitale aldaketa. Fiskaltzaren txostena, horrekin batera jasotako mediku txostenak zein Espetxe Erakundeetako zuzendariaren idatzia ikusita, presoa elikatzeko aginduz auzitegiak berak irailaren 14an kaleratutako autoaren harira hartu zuen Zigor Aretoak erabakia.
Presoak
Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñaki De Juana Madrilera eramateko agindu du
Espainiako hainbat hedabideren arabera, Iñaki de Juana Chaos preso donostiarra Madrilgo Doce de Octubre erietxen ospitaleratu dute dagoeneko. Dena den, albiste agentziek zabaldu dutenez Espainiako Auzitegi Nazionalak De Juana Madrilera eramateko agindua eman du. De Juanak 61.eguna beteko du gaur gose greban. De Juanaren bizia "arriskuan" dagoelakoan, ospitalez aldatzeko eskatu zuen astelehenean Fiskaltzak. Espainiako Auzitegi Nazionalakeko Zigor Aretoak ontzat eman zuen Fiskaltzaren eskaera, espetxeko mediku taldeak erietxez aldatzeari "egoki iritziko balio".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu