Auzitegi Nazionaleko bost epailek arduraduntzat jo dituzte Ingurumen Ministerioa eta Aragoiko Diputazioa. Epaileen ustez, erakunde horiek ez zituzten arriskuak kontuan izan, amildegi natural bat zegoen lekuan eman baitzuten kanpina ezartzeko baimena.
Ingurumen Ministerioak eta Aragoiko Diputazioak ez zuten kontuan hartu euri jasa handia bat izanez gero uholdea gerta zitekeela. Ebroko Konfederazio Hidrografikoko eta Aragoiko Diputazioko arduradunek kanpina gune horretan ezartzeko baimena eman zuten arriskutsua izan zitekeela zioten bi txosten tekniko zeuden arren.
Ministerioak zein Diputazioak argudiatu zuten, Biescaseko hondamendia guztiz bakana izan zela. Epaiaren arabera, baina, ohiz kanpoko ezbeharra izan bazen ere ez zen guztiz bakana izan.
Senideek kalte ordaina jasotzeko zuten eskubidea aldarrikatu zuten. Epaiak eskaria kontutan hartzen du eta gutxi gorabehera 180.000 euro jasoko du familia bakoitzak
Biescasko hondamendia
Espainiako Auzitegi Nazionalak Ingurumen Ministerioa eta Aragoiko Diputazioa Biescasko hondamendiaren arduradun jo ditu
Espainiako Estatua eta Aragoiko Diputazioa zigortu ditu Auzitegi Nazionalak,1996ko abuztuan Biescasko kanpinean (Aragoi, Espainia) gertatu zen hondamendiaren errudun jo dituelako. Euri jasa baten ondorioz Biescasko kanpinean zeuden zeuden 86 lagun hil ziren ezbehar hartan. Espainiako Estatuak eta Aragoiko Diputazioak 11,2 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko diete hildakoen senideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu