Politika

Espainiako Auzitegi Nazionalak Italiara joateko baimena eman dio Otegiri

Igandetik aurrera astebeteko baimena edukiko du preso ohiak. Oporretara joango da. Larunbatean omenaldia egingo diote, Elgoibarren.

2008ko irailaren 3a
18:51
Entzun
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kide eta preso ohiak Italiara joateko baimena eskatu zion duela egun batzuk Espainiako Auzitegi Nazionalari, eta honek baimena eman dio. Familiarekin hara joateko asmoa du Otegik, abuztuaren 30ean Martuteneko (Donostia) espetxetik irten ostean. Hamabost hilabete egin ditu preso, Jose Miguel Beñaran Argala ETAko kide izandakoaren omenaldian "terrorismoa goresteagatik".

Astebeteko baimena izango du, igande honetatik aurrera. Fiskaltza neurriaren alde agertu zen.

Larunbatean ongietorri omenaldia egingo diote Otegiri bere herrian, Elgoibarren (Gipuzkoa), 19:30etik.

Hainbat kasutan auzipetua dagoen arren, 2006an eta 2007an ere Espainiako Estatutik irteteko baimena eman zion aipatutako auzitegiak. Irlandara eta Hegoafrikara joan zen orduan Otegi, arlo politikoko ekitaldi batzuetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.