Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Jon Anza zenari buruzko informazioa igorri dio Anne Kayanikis Baionako fiskalari, honek bere garaian eskatu bezala, Espainiako auzitegiko iturriek gaur arratsaldean esan dutenez. Horien arabera, euskal militanteak egindako telefono deien eta bankuko mugimenduen berri eman dio Andreuk. Honek ikerketarako diligentziak hasi zituen otsailean, Baionako fiskalak eskatuta.
Kayanakisek dagoeneko, ordea, ikerketa Tolosako (Okzitania, Frantzia) Epaitegiko fiskalari emana dio. Tolosako fiskalak orain instrukzio epaile bati igorriko dio gaia eta, honek ikerketa abiatzen duenean, Anzaren sendiak informazioa jasotzeko aukera izango du, parte zibil gisa.
Martxoaren 11n jakin zen -ofizialki- Anza hilda dela eta gorpua Tolosako Purpan erietxean dagoela. Informazio ofizialen arabera, preso ohia iazko apirilaren 29an aurkitu zuten Tolosako etorbide batean osasun egoera txarrean, hiriko erietxe horretara eraman zuten, maiatzaren 11n hil zen eta harrezkero Purpaneko gorputegian dago. 2009ko apirilaren 18an desagertu zen.
jon anza auzia
Espainiako Auzitegi Nazionalak Jon Anzari buruzko informazioa bidali dio Frantziako Fiskaltzari
Euskal militanteak egindako telefono deien eta bankuko mugimenduen berri eman du Fernando Andreu epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu