Judikaturako iturriek Espainiako Efe albiste agentziari agertu diotenez, Ruiz Polancok ez du artikulua irakurri aurretik erabakirik hartu nahi, eta, ondorioz, Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzari 'Caduca Hoy'-ren iragan larunbateko ale bat igortzeko eskatu dio.
Fiskaltzaren iduriko, 'La semana fantastica' artikuluan esaten diren zenbait gauza Felipe Borboikoaren eta harekin ezkontzekoa den Letizia Ortiz Rocasolanoren aurkako irainak dira, eta, ondorioz, delitua.
Delitugileak, berriz, testuaren zein irudien egileak lirateke. Badaezpadako neurri gisa, haiek biek milana euroko bermea ordain dezatela eta Auzitegi Nazionalera ager daitezela eskatu du Fiskaltzak.
Adierazpen askatasuna
Espainiako Auzitegi Nazionalak kereila jarri du 'Deia'-ren aurka, Felipe Borboikoari buruz argitaratutako umorezko artikulu bat dela-eta
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak kereila aurkeztu du 'Deia' egunkariaren aurka iragan larunbatean argitaratu zuten artikulu bat dela-eta. 'Caduca Hoy' izeneko umorezko gehigarria plazaratzen du 'Deia'-k larunbatetan, eta azken alean, Espainiako erregegai Felipe Borboikoaren ezkontza iragarpenari buruzko txantxa tonuko artikulua argitaratu dute. Fiskaltzaren arabera, "Koroa iraintzen" du artikulu horrek, eta delitua dagoela uste du. Guillermo Ruiz Polanco epaileak gehigarri horren ale bat eskatu du, testua aztertu, eta kereila aintzat hartu edo ez erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu