Espainiako Auzitegi Nazionaleko Penaleko Salako hirugarren sekzioak autoa kaleratu du. Hango magistratuek diote De Juanaren gutunetan "mehatxua" egiten zela, eta beraz, zilegia dela euskal presoa auzipetzea.
Autoan magistratuetako baten boto partikularra dago. Hark dio, beste magistratuek esaten dutenarekin ados dagoela, baina, oraingo helegitea "edukirik gabe" geratu dela.
Euskal Presoak
Espainiako Auzitegi Nazionalaren iritzian zilegi da De Juana auzipetzea
Espainiako Auzitegi Nazionalaren iritzian, Iñaki De Juana Chaosek ETAkoa izatearen "goraipamena" egiten du 'Gara'-n argitaratutako bi artikuluetan, eta beraz, hura auzipetzea "justifikatua" egongo litzatekeela iritzi dio. Nolanahi ere, auzia daraman epaileak de Juana ez epaitzeko erabakia hartua du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu