Maider Egiguren, Miren Odriozola, Ibai Urbieta, Josu Labaka, Mikel Olaizola, Aritz Arzallus eta Iñaki Iribarren azpeitiarrak (Gipuzkoa) Espainiako Auzitegi Nazionalean mehatxupean daudela salatu dute gaur haien herrian. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak nabarmendu duenez, "Espainiar Entzutegi Nazionala salbuespenerako epaitegia da, epaitegi frankisten zuzeneko oinordekoa. Espainiar errepresiorako ezinbesteko tresna bilakatu da".
AMMk gaineratu du "errepresioaren aurrean herritarrak antolatzea eta erantzun sendoak ematea beharrezkoa" dela eta horretarako, abenduaren 12rako manifestazioa egingo dute.
politika
Espainiako Auzitegi Nazionalean zazpi herritar mehatxupean daudela salatu dute Azpeitian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu