La semana fantastica (Itzeleko astea) zuen izena Fiskaltzaren arabera "Koroaren aurkako irainak" biltzen zituen artikuluak, eta , Espainiako erregegai Felipe Borboikoaren eta Letizia Ortizen ezkontza iragarpenaren inguruko kontuak aipatzen zituen, txantxa tonuan.
Artikuluaren arduradun ziren bi kazetarien aurka jarri zuen kereila Fiskaltzak. Salaketa jartzeaz gain, badaezpadako neurri gisa, bi kazetari horiek milana euroko bermea ordain zezatela eta Auzitegi Nazionalera ager zitezela eskatzen zuen Fiskaltzak. Orain, bertan behera geratu dira eskera horiek guztiak.
Hasiera-hasieratik zabaldu zenez, Espainiako Erregetxeari ez zitzaion ondo iruditu kereila hori aurkeztea, eta, ondorioz, afera hori harrotzea.
Politika
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak kendu egin du 'Deia'-ren aurkako kereila
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak joan den astean 'Deia'-ren aurka jarritako kereila kentzea erabaki du. Egukari horretako 'Caduca Hoy' umorezko gehigarrian Felipe Borboikoa Espainiako erregegaiaren ezkontza iragarpena dela-eta idatzitako artikulu bat zela medio jarri zuen kereilak joan den astean Fiskaltzak, "koroaren kontrako irainak" egon zitezkeela iruditu baitzitzaion. Orain, ordea, "artikulua hobeto aztertuta" kereilarekin aurrera segitzea "ez dela bidezkoa" jakinarazi dio Fiskaltzak Guillermo Ruiz Polanco epaileari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu