Gaur egun Espainiako bandera jarrita dago Gipuzkoako Diputazioaren egoitzan, balkoi batean. Ebazpenak toki ikusgarriagoan jartzeko agindua eman du. Izan ere, oraingo kokalekuarekin bandera jartzeko legeari iruzur egiten ahalegintzea egotzi dio epaileak. Iaz, Espainaiko bandera jartzera derrigortu zutela-eta, ikurrin handi bat jarri zuen Foru Aldundiak egoitzaren atarian.
Ebazpen horrekin, arrazoi eman dio Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijok jarritako salaketari. Agindua bete ezean isuna jarriko diola zehaztu du epaileak bere ebazpenean. Gipuzkoako Diputazioak agindua bete eta fatxadako erdiko balkoian jarriko du ikurra.