euskal herria

Espainiako bandera jartzeko agindu die Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak Nafarroako 11 udali

Areso, Berriobeiti, Etxauri, Igantzi, Irañeta, Lakuntza, Obanos, Oibar, Oloritz, Villatuerta eta Ziordiak jaso dute eskaera, urrian.

2012ko urriaren 31
17:14
Entzun

Nafarroako 11 udalek udaletxearen kanpoaldean Espainiako bandera jartzeko eskaera jaso dute urrian Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren partetik. Gutunean ohartarazi dituztenez, Espainiako legea urratzen ari dira hori jartzen ez duten bitartean.

Eskaera jaso dutenetik hilabete bateko epea eman die Espainiako Gobernuak bandera jartzeko, eta jakinarazi die Espainiako segurtasun indarrak bidaliko dituela epea amaitzean, agindua bete duten edo ez ikustera. Egin ezean, Estatuaren abokatuaren esku utziko du auzia.

Horiez gain, udal gehiagok ere jaso zuten lehenago eskaera. Berriozarrek eta Atarrabiak bete dute agindua. Altsasuk, Arbizuk, Baztanek, Etxarri-Aranatzek, Goizuetak, Irurtzunek, Leitzak, Olatzagutiak eta Uharte Arakilek salaketa jaso dute legea ez betetzeagatik.

Salaketa jaso ostean, Berari eta Lesakari Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak bandera udaletxearen barrualdean jartzeko agindu zien eta auziko gastuak ordaintzera zigortu zituen. Biek ere helegitea aurkeztu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.