Arrantzale bizardunak Tolosan izan ziren atzo, inauterietak txupinazoan Nafarroako bandera erraldoi bat zabaltzen. Iazko sanferminetako txupinazoko gertaera irudikatu zuten atzo inauteriak hasteko, baina mozorroak mozorro, arrantzale bizardunak berriro agertu dira, oraingoan Donostian.
Sarean eskegi duten bideoan ikus daitekeenez, lau arrantzale bizardunek Donostiako udaletxearen atarian dagoen Espainiako bandera kendu eta Nafarroakoa eskegi dute.