HEZKUNTZA

Espainiako bandera margotu dute Iruñean, D ereduko bi ikastetxetan

LAB sindikatuak jjakinarazi duenez, Mendillorri eta Amaiur eskoletan agertu dira pintaketak: "Espainiako lurra zapaltzen ari zara". Voxen sinadura daramate pintaketa batzuek.

Mendillorriko atarian gertutako pintaketa. @LABIRAKASKNAFAR
2019ko urriaren 30a
16:55
Entzun

Espainiako bandera handi bat, eta azpian esaldi argigarri bat: "Espainiako lurra zapaltzen ari zara". Alboan, berriz, sinadura: Vox. Mendillorriko ikastetxean hori; eta Amaiurren, atean eta paretetan Espainiako banderak.

LAB sindikatuak salatu duenez, atzo goizean kolore hori-gorrizko pintaketak agertu ziren Nafarroako hiriburuko bi ikastetxetan. "Oldarraldi erreakzionarioaren beste adierazpide bat" izan dela salatu du sindikatuak, eta "ezjakintasunari eta faxismoari oldartzeko", kultura eta ezagutza aldarrikatu ditu. Iruñeko Udalari galdetu dio ez al duen ezer egiteko asmorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.