Gipuzkoako Diputazioaren egoitzan Espainiako bandera jartzeko agindu du Auzitegi Gorenak, eta erabaki horren kontrako ekitaldia egin dute gaur goizean Aldundiko egoitzaren atarian Markel Olano aldun nagusiak zabaldutako deialdiari erantzunez. Hirurehun bat lagun bildu dira Aldundiko arkupeetan -ikurrinak zeramatzaten hainbatek-, eta Espainiako bandera "zigor mehatxuaren pean ezarritako ikurra" dela salatzen duen plaka agertarazi du Olanok.
Espainiako bandera jarri behar izatea gipuzkoarren gehiengoaren borondatearen eta agintarien erabakimenaren kontrakoa dela iritzi dio Olanok, funtsean, erabakitze eskubidearen kontrako neurria.
Politika
Espainiako bandera "mehatxuaren pean ezarritako ikurra" dela salatu du Gipuzkoako Diputazioak
Hirurehun bat lagunek parte hartu dute Markel Olano aldun nagusia buru dela Espainiako Auzitegi Gorenak banderaren inguruan ezarritako aginduaren kontrako ekitaldian. Hala ere, aginduari men egin eta Espainiako ikurra jarriko dute Aldundiaren egoitzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu