Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroaren arabera, "ETAren gaitasun operatiboa jaitsita" dago, eta adierazi du erakundeak dagoeneko ez duela "armen biltegirik". Ministroak uste du Poliziaren lanari esker lortu dela hori.
Bihar urte erdia beteko da ETAk jarduera armatua behin betiko bukatu duela iragarri zuela.
Fernandez Diazek esan du ezker abertzalearekin hitz egiteko garaia ez dela heldu, "ez dituelako hilketak gaitzetsi eta ez diolako ETAri desegiteko eskatu".