Nafarroako presidente Uxue Barkos Espainiako errege Felipe VI.arekin bilduko da asteartean, Madrilgo Zarzuela jauregian, berri agentziek jakinarazi dutenez. Autonomia erkidegoetako hamalau presidetente hartu ditu dagoeneko Espainiako erregeak —azaroan egon zen harekin Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu—, eta lau geratzen zaizkio; tartean, Barkos.
Espainiako Errege Etxeak zehaztu du Nafarroako presidentearena ere "administrazioetako buruekin" egiten dituen "ohiko" bileren artean dagoela.