ALDAKETA ESPAINIAKO KOROAN

Espainiako erregearen tronuratzera joango da Urkullu

Eusko Legebiltzarrean jakinarazi du Jaurlaritzako lehendakariak erabakia.

Iñigo Urkullu —eskuinetik hirugarrena—, ezkerrean Felipe Borboikoa duela, Bilbon, maiatzaren 19an. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 13a
10:49
Entzun

Ekainaren 19an izendatuko dute Felipe Borboikoa Espainiako errege, eta bertan izango dela iragarri du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, EH Bilduk galdetu dio Urkulluri ea tronuratze ekitaldira joateko asmoa duen.

Urkulluk argitu du oraindik ez duela gonbidapen ofizialik jaso, baina datorren osteguneko ekitaldian izateko asmoa duela; ez, ordea, aurretik eta ondoren egingo direnetan. Jarrera "kritiko eta eraikitzailearekin" joango da Urkullu, legebiltzarrean esan duenez.

Halaber, azaldu du lehendakari gisa dituen "ardurak" direla-eta joan behar duela, eta gaineratu erabaki "pertsonala" balitz ziur aski beste era batera jokatuko lukeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.