politika

Espainiako Estatuko "sistema autonomikoak jo" egin duela dio Egibarrek

EAJko buruak uste du ekonomikoki ez dela bideragarria. Balizko lurralde berrantolaketara begira abertzaleek "aukera politikoa" daukatela iritzi dio, eta erabaki eskubidea beharko luketela.

2011ko urtarrilaren 15a
19:59
Entzun
"[Espainiako Estatuko] Sistema autonomikoak jo egin du, ekonomikoki ez delako bideragarria". Hala adierazi du gaur Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presindenteak eta, egoera zein den kontuan hartuta, uste du euskal abertzaleek-eta "aukera politikoa" daukatela Estatuko balizko lurralde berrantolaketara begira. Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Galiziak erabaki eskubidea beharko lukete biharko egunean, haren arabera.

Egibarrek dio Jose Maria Aznar (PP) Espainiako gobernuburuarekin bat datorrela Estatuaren finantza arloari buruzko balorazioa egitean. Aznarrek atzo zioen Espainiako Estatua, "nola egituratuta dagoen ikusita, finantza aldetik erabat bideraezina" dela.

"Trantsizioan, abertzaletasun historikoen eskaerei bide eman beharrean, 'kafea denentzat' aplikatu zuen Estatuak, eta ahitu egin du", esan du Egibarrek Radio Euskadin. EAJko buruak aitortu du diru sarreren eta gastuen gestioan Hego Euskal Herriak duela egoerarik onena, lau herrialdeetako gobernuek kudeatzen dituztelako zergak. "Beste erkidegoetan gertatzen da gastuan Estatuaren menpeko erakundeak daudela. Beraz, Estatuko sarrerek huts egiten dutenean, nola banatuko du dirua?".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.