Espainiako fiskal nagusiari sinadurak emango dizkiote
Haur lapurtuen kasuak ikertzeko eskatuko diote Espainiako fiskal nagusi berriari, Eduardo Torres-Dulceri. Hilaren 27tik aurrera hasiko dira agiri sinatuak helarazten. Espainian ikerketa orokor bat hastea nahi dute elkarteek, irizten baitiote herrialdean zabaldutako sare batek kudeatu zituela ume lapurretak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu