Batasunako 35 kide auzipetzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzoni Espainiako Fiskal Juan Moralek, haiek, "ETAko kide" direla iritzita. Kontuak bloketuta mantendu ditzan ere eskatu dio Fiskalak Garzoni.
Ondorengoak dira Moralek auzipetzeko eskatu duen Batasunako kideak: Idoia Arbelaiz, Vicente Enekotegui, Jon Gorrotxategi, Rufino Etxebarria, Enrike Alaña , Patxi Jagoba Bengoa, Jose Luis Franco, Jaione Intxaurraga, Joseba Mikel Garmendia, Juan Ignacio Lizaso, Ruben Andres, Maite Amezaga, Izaskun Barbarias, Joseba Imanol Kortazar, Juan Francisco Martinez, Agustín Maria Rodriuez, Jon Idigoras, Josu Iraeta, Adolfo Araiz, Jose Antonio Egido, Joseba Urquijo, Juan Carlos Rodriguez, Mikel Arregi, Esther Aguirre, Karmelo Landa, Sabino del Bado, Miren Jasone Manterola, Jose Luis Elkoro, Floren Aoiz, Juan Pedro Plaza, Santiago Hernando, Juan Cruz Aldasoro, Kepa Gordejuela, María Isabel Mandiola eta Segundo Lopez de Aberasturi.
Horiez gain, herriko tabernen gestioaz arduratzen den Banakako ahaldun Maite Amezaga ere inputatu gisa deklaratzera deitzeko eskatu du.
Fiskalak 137 orrialdetako txostenean dioenez, Garzon 2002tik egiten ari den instrukzioan, garbi ikusten da "Herriko Tabernen Batzorde Nazionaletik eta Banaka, Eneko eta Erosgune bezalako elkarteen bitartez, Batasuna ETA-KAS-Ekin erakunde terroristako kide" dela.
Fiskalaren testuan jasotzen denez, "ETA-KAS-Ekin erakunde terroristak plataforma ekonomiko-finantziario bat osatzea erabaki zuen 1992an, ENAMeko (Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua) estruktura eta erakunde guztiak bilduta". Batzorde horren helburua "Udaletxe proiektua" deitzen diona burutzea izango litzateke testuan jasotzen denez, eta Batasunak "paper nagusia" izango luke "Udaletxe proiektu" horretan, "enpresa nagusi" bezela, Herriko Tabernen Batzorde Nagusiaren bidez".
'Batasuna auzia'
Espainiako Fiskaltzak Batasunako 35 kide auzipetzeko eskatu dio Garzoni, "ETAko kide izateagatik"
Espainiako Fiskal Juan Moralek "ETAko kide izatea" leporatuta Batasunako 35 kide auzipetzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzoni. Horretaz gain, herriko tabernetako kontuak blokeatuta mantzentzeko ere eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu