EFE berri agentziak zabaldu duenez, helegitea jartzeko arrazoiak aurrerago azalduko ditu Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak. Izan ere, helegitea auzitegi horretan jarri behar da. Hala ere, aurreratu dutenez, oinarrizko "argudio" gisa zera izango du: "ETAk sortu zituela, eta haren helburu bera dutela; beraz, ETA-KAS-Ekin konplexuko kide gisa hartu behar direla".
Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Punpido helegitea jartzearekin ados dagoela ere azaldu dute.
'Haika- Segi auzia'
Espainiako fiskaltzak helegitea abiatu du, gazte erakundeetako kideei jarritako zigorrak handitu nahian
Haika eta Segi gazte erakundeak ez direla "talde terroristak" erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta auzipetutako 28 gazteetatik 24ri hiru urte eta erditik beherako zigorrak ezarri zizkien. Nolanahi ere, legez kanpoko taldetzat jo ditu. Espainiako Fiskal Enrique Molina ez da epaiarekin gustura geratu, eta atzo iragarri bezela, epaiaren kontra helegitea abiatu du gaur, zigorrak handitzeko eskatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu