Espainiako gobernagarritasuna

Espainiako Gobernua erraztu dezaketenei arduraz jokatzeko deia egin die EAJk

EAJko senatariek kredentzialak hartu dituzte, eta "arduraz" jokatzeko deia egin du Jokin Bildarratzek. Ciudadanosek ez du babestuko Rajoy, baina abstenitzeko aukera ez du baztertu.

2016ko uztailaren 12a
10:47
Entzun

Espainiako Gobernua osatu beharra dagoela uste du Jokin Bildarratz EAJren senatuko bozeramaileak. Hala esan du gaur, Madrilen, senatuko kredentziala hartu duenean. Hala, gobernua "erraztu" dezaketenei arduraz jokatzeko deia egin die, nortaz ari den zehaztu gabe. Bigarren hauteskundeak eginda "sei hilabete galtzea" kritikatu du.

Gobernua osatzeko ahaleginean, alderdiekin bilerak egiten ari da Mariano Rajoy PPren presidentegaia. Ciudadanosekin elkartu da gaur, eta Podemosekin ere bildu da. Albert Rivera Ciudadanoseko bozeramaileak bileraren ostean esan du bere alderdiak ez duela babestuko Rajoy, baina abstenitzeko aukera ez duela bartertzen. Hain justu, abstenitu edo ez erabakitzeko bilera egingo du alderdiko zuzendaritzak bihar. Bere taldeak "oposizio arduratsua" egingo duela esan du Riverak.

Podemoseko Pablo Iglesiasek, bere aldetik, argi utzi du ez dutela "inola ere" PPren balizko gobernu bat babestuko, "ez aktiboki eta ezta pasiboki ere". Adli berean, ordea, oharra helarazi dio PSOEko Pedro Sanchezi, esanez euren esku dagoela alternatiba bat osatzea, eta horretarako ez dutelaz ertan Rajoyk huts egin zain egon: "Edozein proposamen entzun zain gaude; PSOEren hauteskundeetarako programa bera oinarri egokia izan daiteke hitz egiten hasteko".

Rajoyk bihar hitz egingo du, Pedro Sanchez PSOEren bozeramailearekin bildu ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.