Politika

Espainiako Gobernua eta Batasuna "baketzea eta normalizazioa nahasten" ari direla kritikatu du Urkulluk

Iñigo Urkullu EAJko bozeramailearen iduriko, Espainiako Gobernua eta Batasuna gaizki bideratzen ari dira prozesua, hain justu, "baketzea eta normalizazio politikoa nahasi" dituztelako. Prozesuak aurrera egiteko bi arlo horiek bereiztea ezinbestekoa dela uste du.

2006ko abuztuaren 22a
15:49
Entzun
"Bi arloek une jakin batzuetan bat egin dezakete, baina baketze bideak eta normalizazio bideak protagonsita desberdinak dituzte", adierazi du Urkulluk Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Ildo horretatik, ETAri "presoez, erbesteratuez, iheslariez, eta baita biktimez ere"hitzegitea dagokiola zehaztu du. Aldiz, "normalizazioaz eta konponbide politikoaz" soilik alderdi politikoak aritu daitezkeela zehaztu du.

Batasunak Anoetako Proposamenean oinarri hori onartu zuela eta bi arloak bereizi zituela erantsi du, baina orain, "ezker erradikalaren munduan" berriro bi kontzeptuak nahasten direla. Gainera, Espainiako Gobernua akats bera egiten ari dela erantsi du: "Bi bideak nahasteko jokoan erori da Zapatero".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.