Politika

Espainiako Gobernua "prest" dago EAE-ANVk "beste izen bat" erabiliko balu ere hauteskundeetarako

Espainiako "bozetan ezin duenak parte hartu, ez du hartuko", adierazi du Bermejo Justizia ministroak, alderdi hura legez kanpo utzi dezaketela-eta. EAE-ANVk iragarria du martxoan Espainiako hauteskundeetan parte hartuko duela.

2007ko abenduaren 29a
20:16
Entzun
EAE-ANVk iragarria du 2008ko martxoaren 9an Espainiako hauteskundeetan parte hartuko duela, baina Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Gobernuaren Justizia ministroak gaur esan du exekutiboa "prest" dagoela alderdi hark "beste izen bat" erabiliko balu ere bozetarako. "Hauteskundeetan ezin duenak parte hartu, ez du hartuko", adierazi du Bermejok, EAE-ANV legez kanpo utzi dezaketela-eta -jarduera etetea da beste aukera bat-.

Gobernuak horretarako "legea" erabiliko du, baina Justizia ministroak "zail" ikusten du auzitegien balizko esku-hartzea, "hauteskunde garaian epeak oso motzak direlako".

EAE-ANVrekin zer egin erabakitzeko, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenen zain daudela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.