Ekonomia

Espainiako Gobernuak 53 milioi euro gutxiago itzuli dizkio Jaurlaritzari Kupoaren arazoa dela-eta

Espainiako Gobernuak 53 milioi euro kendu dizkio Jaurlaritzari zerga berezietatik itzuli beharrekotik. Gasteiz eta Madrilgo gobernuen arteko gatazka duela urte eta erdi hasi zen. Jaurlaritzak Madrilgo Gobernuari Kupotik ordaindu beharrekoa baino 33,2 milioi euro gutxiago eman zizkion. 2001ean diru hori osasun finantziazioari zuzendua izan zela argudiatu zuen Lakuak.

2005eko uztailaren 29a
17:59
Entzun
Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak BEZ eta zerga bereziengatik diru kopuru batbueltatzen dio Eusko Jaurlaritzari. Jaurlaritzak, 53 milioi euro gutxiago itzuli dizkiola salatu du gaur.

Duela urte eta erdi, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Estatuari kupoagatik ordaindu behar ziona baino 33,2 milioi euro gutxiago eman zizkion. EAEko gobernuak esan zuen, 2001ean diru hori osasun finantziazioari zuzendu zitzaiola.

Irailean, Madrilek EAEri BEZ eta zerga berezien ordainketa egin behar zion, eta 33,2 milioiak deskontatu zizkion "finantza oreka" berreskuratzeko.

Pasa den uztailaren 6an, Idoia Zenarruzabeitia Jaurlaritzako lehendakariordea Pedro Solbes Espainiako Ekonomia ministroarekin bildu zen gatazkarekin amaitzeko. Jaurlaritzak, egindako bilerak gaurko gertakarian izan dituen eragin eskasei buruz hitz egin du: "Helburua Gasteiz eta Madrilen arteko harremanak hobetzea zen; ekonomiaren esparruan behintzat" eta zehaztudu, Zenarruzabeitiaren borondate oneko keinuak ez duela erantzunik jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.