Ekonomia

Espainiako Gobernuak agindutako neurriak eskasak iruditu arren, itsasora irtetzea erabaki dute Gipuzkoako arrantzaleek

Gaur arratsean aterako dira baxurakoak. Atunetara doazenak bihar abiatuko dira.

2008ko ekainaren 12a
15:36
Entzun
Protesta bertan behera utzi eta itsasora ateratzea erabaki dute Gipuzkoako arrantzaleek, gaur goizean Getarian egin duten bileran. Eskasak iruditu zaizkie gasolioaren garestitzeari aurre egiteko atzo Espainiako Gobernuak agindutako laguntzak, baina hala ere, arrantzan hasiko dira "oso egoera txarrean" daudelako.

Horrenbestez, gaur arratsean aterako dira baxurako ontziak itsasora; alturakoak, berriz, bihar goizean. Atunetara abiatuko dira bigarren horiek, eta kanpaina horrekin nahi dute salbatu aurtengo kanpaina. Orain artekoa oso txarra izan dela azpimarratu dute, batetik, erregaiaren garestitzearen ondorioz, eta, bestetik, antxoa arrantzatzeko debekuak indarrean jarraitzen duelako.

Dagoeneko 60 egin dituzte kaian, hain justu, berdelaren kanpaina amaitu zenetik.

19 milioi euroko laguntzak iragarri zituen atzo Espainaiko Gobernuak, baina Gipuzkoako arrantzaleen iduriko hori ez da nahikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.