Ezker abertzalearen alderdi berriaren aurkezpena «zuhurtziaz» jaso du Espainiako Gobernuak. Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernua ez da ezker abertzalearen borondateaz fio, eta, horregatik, alderdi berriaren estatutuak igorriko dizkie Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari, «beharrezko diren ekintzak abian jar ditzaten». Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde, bozeramaile eta Barne ministroakhala iragarri zuen atzo arratsaldean.Gobernuak berak igorriko dizkie alderdi berriaren estatutuak eta horiei buruzko Poliziaren txostenak Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari. «Epaileek esango dute Batasunaren ilegalizazioa gaindi daitekeen estatutu horiekin», esan zuen Rubalcabak, Tenerifen (Espainia).
Ezker abertzaleak biharaurkeztuko du alderdi berria Madrilen, alderdi politikoen erregistroan, eta une horretatik aurrera Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak hogei egun izango dituztealderdi berria ikertu eta, hala erabakiz gero, epaitegietan salatzeko.
Nolanahi ere, ezker abertzalearen estatutuetan ETAren indarkeria errefusatzea ez da oharkabean pasatu Espainiako Gobernuarentzat. Rubalcabak azpimarratu du «lehenengo aldia» dela ezker abertzaleak ETAren biolentzia arbuiatzen duena, baina erantsi du gaitzespen hori«erakundeen, [Espainiako] Estatuaren eta euskal eta Espainiako gizartearen irmotasunagatik» lortu dela. «Bortxazko urte asko dira, eta Batasunaren sinesgarritasuna oso-oso txikia da. Espainiarrak ez dira fio haien benetako asmoekin», adierazi du.
Hori esanda, Gobernuko lehen presidenteak ohartarazi du oraindik «bide luzea» dagoela egiteko,ETA oraindik ez delako bukatu. Espainiako segurtasun indarrek ere ez dute etsiko ETAren indarkeria amaitu arte, Rubalcabaren esanetan.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak ere «zuhurtzia» eskatu du ezker abertzalearen pausoaren inguruan. PSOEren batzorde federalak bilera egin zuen atzo goizean, eta bertan,ezker abertzalearen alderdi berriaz mintzatu zen Zapatero, PSOEko iturriak aipatuz albiste agentziek jakinarazi zutenez. Iturri horien arabera,ezker abertzaleakprentsaurrekoan esandakoa EspainiakoGobernuak «aurreikusitakoaren ildotikdoa», baina, hala ere, Zapaterok uste du«hobe» dela ezker abertzaleak indarkeria errefusatzea,hura babestea baino.
Nolanahi ere, atzoko batzarreanEspainiako gobernuburuak alderdiko buruzagiei ohartarazi zien «tentuz» ibili beharra dagoela eta ez dela komenihemendik aurrera alderdi berriarekin eta ETArekin zer gertatuko den«espekulatzen ibiltzea».
Mariano Raxoi PPko presidenteak, ordea, tinko hitz egin zuen ezker abertzalearen alderdi berriaren inguruan,Facebooken.«ETA-Batasuna edo haren frankiziak ezin dira hurrengo hauteskundeetan egon»,ohartarazi zuen Raxoik.
Ezker abertzalearen alderdi berria. Erreakzioak
Espainiako Gobernuak alderdi berria ikertzeko eskatuko du
Rubalcabak iragarri du estatutu berriak Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari igorriko dizkiela, neurriak har ditzaten«ETA-Batasuna ezin dira hurrengo hauteskundeetan egon», dio Raxoik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu