donostia 2016

Espainiako Gobernuak atzera bota du hizkuntza gutxituen kongresuari jarritako helegitea

Donostia 2016 Fundazioak Kontseiluarekin eginiko hitzarmenari jarritako salaketa bota du atzera. Kontseiluaren ustez, agerian gelditu da martxoan jarritako auzi eskeak interes politikoei erantzuten ziela. 

Donostia 2016 Patronatuaren martxoko bilera. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 12a
13:09
Entzun

Donostia 2016 Fundazioak Kontseiluarekin hitzarmena egin zuen, Donostian hizkuntza gutxituen kongresua antolatzeko. Espainiako Kultura Ministerioak helegitea jarri zion erabaki horri, eta Eusko Jaurlaritzak ere bat egin zuen Kultura Ministerioaren helegitearekin. Orain, baina, atzera egin, eta prozedura etetea erabaki du Espainiako Kultura Ministerioak.

Kontseiluaren idazkari nagusi Paul Bilbaoren arabera, argi geratu da joan den martxoan jarritako auzi eskeak "bestelako interesei erantzuten ziela; ez, ordea, proiektuari. Hori guztia interes politikoen arabera kudeatzeak ez dio laguntzen proiektuaren garapenari". 

Orduan esandakoaren ildotik, hitzarmena "juridikoki blindatuta" dagoela dio Kontseiluak: "Beraz, gure erakundea auzitan jarri nahi izatea salatu nahi dugu".

Bukaresten, kongresuaren berri ematen

Egunotan, Kontseilua Bukaresten izan da ELEN Europako Hizkuntzen Berdintasunaren Aldeko Sarearen urteko batzar nagusian. Europako hizkuntza gutxituen alde lan egiten duten gizarte eragileen bilgune nagusia da hori. Paul Bilbaok parte hartu du, eta, besteak beste, Donostia 2016 Fundazioarekin batera antolatzen ari den goi bilera aipatu du, "kontuan hartuta ELEN Talde Antolatzaileko kide dela".

Hizkuntza gutxituen garapenaren alde lan egiten duten hainbat gizarte eragileri entzun ondoren, Bilbaok uste du gero eta nabariagoa dela Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren garrantzia.

Bestalde, ELENeko batzar nagusiak zenbait ebazpen onartu ditu aho batez. Horietako batean, ELEN osatzen duten gizarte eragileek sostengua eman diete urriaren 24an Frantziako Estatuko hainbat hiritan —baita Baionan ere— hizkuntzen ofizialtasunaren alde antolatu diren manifestazioei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.