Espainiako Gobernuko ministroen kontseiluak atzo erabaki zuen San Raimundo Peñafortekoaren gurutze nagusia emango diela epaile, fiskal, Justizia administrazioko kargudunei eta segurtasun indarrei, ETAren aurka egindako borrokagatik. «Terrorismoaren aurrean eskubideak eta askatasunak babesteagatik» eta biktimak aintzat hartzeagatik emango die domina.
Halaber, Espainiako errege Juan Carlos Borboikoaksaria emango dio Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari, «terrorismoaren aurka izan duen lankidetza eta konpromisoagatik». Espainiako errege familiak ematen duen domina nagusia da hori.
Espainiako Gobernuak domina emango die epaile, fiskal eta poliziei
San Raimundo Peñafortekoaren gurutze nagusia ematea erabaki du, ETAren aurkako borrokagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu