Tortura salaketak ez ditu behar bezain beste ikertzen Espainiako Gobernuak. Horixe ondorioztatu du Manfred Nowak torturari buruzko NBEko kontalari bereziak. Eitbek emandako informazioaren arabera gobernuarenak ez diren iturriak aipatuz nabarmendu du Espainiako Gobernuak faltsutzat jotzen dituela tortura salaketak. Besteak beste aipatu du 2004.urtean 61 salaketa artxibatu zirela.
Bestalde, NBEko torturari buruzko kontalari bereziaren arabera, Espainiako Gobernuak ez du inkomunikazioa zalantzan jarri ere egiten. Aurretik, Theo Van Boven kontalari berezi ohiak inkomunikazioa kentzeko aholkua eman zion Zapateroren Gobernuari inkomunikazioak tortura ahalbidetzen zuelako. PSOEren Gobernuak, baina, ez die jaramonik egin inkomunikazio aldian torturak saihesteko NBEak emandako gomendioei.
Inkomunikazioa kentzeko aholkuari bakarrik ez, atxilotuen eskubideak hobetzeko egin zaizkion gomendioak ere ez ditu kontutan hartu Espainiako Gobernuak. Besteak beste, galdeketak bideoarekin grabatzea aholkatzen da eta Espainiako Gobernuak ez du horrelakorik egiten.
Era berean, Manfred Nowak austriarrak Espainiako Gobernuaren espetxe politika kritikatu du egin berri duen txostenean. Salatu du Zapateroren Gobernuak ez dituela presoak auren etxeetatik gertuago dauden espetxeetara hurbiltzen. Adierazi du hurbildu beharrean urruntzeko joera dagoela. Hain zuzen ere, txostenaren arabera 2004ko azarotik 2005eko abendura 93 espetxe aldaketa egon ziren eta horietako 64 presoak lehen baino gehiago aldentzeko izan ziren.
tortura
Espainiako Gobernuak ez ditu tortura salaketak behar adina ikertzen, NBEko torturari buruzko kontalariaren ustez
Manfred Nowak torturari buruzko NBEko kontalari bereziak adierazi du Espainiako Gobernuak ez dituela behar adina aztertzen eta ikertzen tortura salaketak. Era berean, Nowaken txostenaren arabera, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobenruak ez ditu betetzen inkomunikazio aldian tortura kasuak saihesteko aholkuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu