Politika

Espainiako Gobernuak ez du inongo urratsik emango ETAk armak uzteko duen borondatea egiaztatu arte

"Gobernuak ETAk armak uzteko duen borondatea egiaztatzen denean soilik emango ditu urratsak", ziurtatu du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak. ETAren borondatea egiaztatzeko unean, Espainiako Gobernuak "zorrotz" jardungo duela azpimarratu du Senatuko kontrol saioa PPko senatariak egindako galderari erantzunez.

2006ko azaroaren 8a
17:00
Entzun
Hain zuzen ere, Espainiako Senatuan egindako Gobernuaren kontrolerako saioan Pio Garcia Escudero PPko senatariak egindako galderari Zapaterok emandako erantzuna izan da hori. Hain zuzen, Garcia Escuderok Zapaterori galdetu dio ea Espainiako Gobernuak ETAk armak uzteko borondatea ote duen egiaztatzeko lanak amaitu dituen.

Zapaterok alderdikeriaz aritzea leporatu dio PPri eta erantzun dio Espainiako Gobernuak ez duela "inongo urratsik" emango ETAk indarkeria uzteko duen borondatea egiaztatzen ez duen bitartean.

Egiaztatzeko lan horretan "zorroztasunez" jokatuko duela gaineratu du Zapaterok. "Beharrezkoa den denbora guztia hartuko dugu, baina zorroztasun eta irmotasun osoz arituko gara eta ez dugu inolako urratsik emango borondate hori egiaztatzen den arte".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.