Izatezko bikoteak

Espainiako Gobernuak kendu egingo du EAEko Izatezko Bikoteen legearen kontrako helegitea

Eusko Jaurlaritzak onartutako Izatezko Bikoteen legeari helegitea jarri zion Espainiako Gobernu ohiak. Espainiako Konstituzioa ez zuela betetzen argudiatuta jarri zuen helegitea, PPren esku zegoen Espainiako Gobernuak. Orain, PSOEren gobernuak erretiratu egingo du helegite hori. Lege horrek homosexualei haurrak adoptatzeko eskubidea aitortzen die. Espainiako Administrazio Publikoetako ministro Jordi Sevillak eman du berria.

2004ko irailaren 15a
17:08
Entzun
Jordi Sevillak esan duenez, Espainiako Gobernua izatezko bikoteen lege bat prestatzen ari da, eta lege horrek aurretik onartutako lege guztiak hobetuko ditu. Horregaitik kenduko dute zegoen helegitea.

Esan duenez, Espainiako Gobernuaren asmoa horrelako auziak elkarrizketa bidez konpontzea da, eta ez helegiteen bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.