Espainiako Gobernuak aurrera atera du lan erreforma, PSOEren aldeko botoekin eta CIUren eta EAJren abstentzioarekin. Guztira, 33 zuzenketa egin zaizkio lan erreformaren testuari. Horietako batean esaten da enpresa batek galerak baldin baditu edo galerak izango dituela aurreikusten badu, langileak kaleratzeko aukera izango duela enpresak.
Zuzenketan agertzen da "egoera ekonomiko negatiboa" izan daitekeela "galera unekoa edo aurreikusitakoa" baldin bada, "edo sarrerak etengabe gutxitzen" ari badira, "langile kopurua mantentzeko gaitasunari eta enpresaren bideragarritasunari eragiteraino". Eta gehitzen da, "enpresak emaitzak akreditatu beharko dituela" eta hartzen diren erabakiak "justifikatu beharko dituela, merkatuan konpetitibitatea mantentzeko edo hobetzeko" izan daitezen.
Espainiako Diputatuen Kongresuan bozketa egin eta testua Espainiako Senatura eramango dute orain. Senatuan negoziazio berriak izan daitezke eta testuak aldaketa gehiago izan ditzake.
Politika
Espainiako Gobernuak lan erreforma aurrera atera du, EAJren eta CIUren abstentzioarekin
Lan erreforman zuzenketa bat hitzartu dute PSOEk eta EAJk. Enpresa batek langileak kaleratu ahal izango ditu etorkizunean galerak izan ditzakeela aurreikusten bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu