politika

Espainiako Gobernuak lurralde eredua "arrazoizkoa eta bideragarria" egin nahi du

Exekutiboak dio 1978ko Konstituziotik sortutako formulak "nahikoa ondo" funtzionatu duela, baina aitortu du aldaketak egin nahi dituela.

2013ko urtarrilaren 7a
09:44
Entzun

Cayo Lara IUko diputatuaren galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak dio erkidegoen lurralde eredua "arrazoizkoa eta bideragarria" egin nahi duela. Dena dela, ihardespenean exekutiboak ez dio Larari xehetasunik eman.

Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak duela aste batzuk adierazi zuen Espainia betiere "Katalunia hausten" bada hautsiko dela, eta Larak gobernuari galdetu dio ea ados al den haren hitzekin. Mariano Raxoiren gobernuak erantzun du 1978ko Konstituziotik sortutako lurralde ereduak "nahikoa ondo" funtzionatu duela, baina "arrazoizkoa eta bideragarria" egiteko "ahalegina" egingo dutela.

"Eredu deszentralizatua eta irekia da, bere garaian izandako adostasunaren fruitua, eta arlo jurdikotik begiratuta Auzitegi Konstituzionalaren lan onari esker zehaztu da. Aldaketa ikusgarria ekarri du formula honek", dio idatziak.

"Gaurko bizikidetza eredua" berretsi egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.