Zigor Kodearen moldaketa

Espainiako Gobernuak terrorismo eta sexu-delituen zigorrak gogortuko ditu

Gobernuak Zigor Kodea gogortuko duen legearen aurreproiektua onartu du. Terrorismo eta sexu-delituetan izango du eragin handiena. Lehen kasuan, espetxetik atera ondoren 20 urte zaintzapean egotea aurreikusten du.

2008ko azaroaren 14a
16:58
Entzun
Espainiako Gobernuak Zigor Kodea moldatuko duen legearen aurreproiektua onartu du gaur. Terrorismo eta sexu-delituak gogortuko ditu, Espainiako legebiltzarrean onartzen bada. PSOEk PPrekin egin zuen Zigor Kodea moldatzeko akordioa eta, horrenbestez, badirudi aurrera ateratzeko behar adina babes izango duela.

Indarrean sartzen bada, terrorismo eta sexu-delituen zigorrak gogortuko ditu Zigor Kode berriak. Bi delitu horien kasuan, ez dira inoiz baliogabe geratuko eta espetxe zigorra bete ondoren, beste 20 urtez berraztertutako zaintzapean egon daiteke zigortutakoa. "Adingabekoei egindako sexu gehiegikeria eta erasoak" delitua sortzea aurreikusten kodearen moldaketa horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.